Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

PFEZ en konturako atxikipenak

Legeak ezarritako urteko zenbatekoa gainditzen duten pentsioengatik zergak ordaindu beharko dira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) erregulatzen duten arauetan xedatutakoaren arabera. Halaber, pentsio horiek zergaren kontura egindako atxikipenen sistema orokorraren mende egongo dira, honako hauek salbu:

  • Terrorismo ekintzengatiko pentsioak
  • Giza Immunoeskasiaren Birusak jota dauden pertsonek jasotzen dituzten mota guztietako laguntzak. Laguntza horiek maiatzaren 28ko 9/1993 Errege Dekretu Legean zehaztu ziren.
  • Gerra Zibilean (1936 1939) edo haren ondorioz lesioak edo elbarritasunak pairatu zituztenen aldeko pentsioak, izan Klase Pasiboetako Erregimenak sortutakoak edo izan gai horri lotutako legedi bereziak zehaztutakoak.
  • Ezintasun edo elbarritasun iraunkorreko pentsioak Klase Pasiboetako Erregimenean, betiere, pentsio horiek eragin zituzten lesioen edo gaixotasunaren ondorioz pentsioaren jasotzailea ezgaitua geratu bazen lanbidea edo ogibidea izateko.
  • Umezurtz pentsioak
  • Kalte-ordainak espetxeratuta igaro den denboragatik Amnistiari buruzko urriaren 15eko 46/1977 Legean xedatutako kasuetan.

A efectos del IRPF, los pensionistas de Clases Pasivas que tienen reconocida una pensión de jubilación o retiro por incapacidad o inutilidad para el servicio se consideran afectados por una discapacidad igual o superior al 33 por 100, sin necesidad de acreditar el grado reconocido con un certificado expedido por el Instituto de Mayores y Servicios Sociales (IMSERSO) u órgano competente de las Comunidades Autónomas.

Kalkulatu zure atxikipenak on line