Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Gurasoen aldeko pentsioak

Onuradunak

Sortzailearen aita eta , betiere ekonomikoki sortzailearen mendekoak balira haren heriotzaren unean eta pentsioa jasotzeko eskubidea duen hildakoaren ezkontide bizirik, ezkontide ohirik, izatezko bikoterik edo seme-alabarik ez dagoenean. Sortzailearen heriotzaren unean pentsioa jasotzeko eskubidea duen haren ezkontide bizirik, ezkontide ohirik, izatezko bikoterik edo seme-alabarik badagoenean, sortzailearen gurasoek pentsioa jasotzeko eskubidea izango dute pentsio hori jabegabe geratzen bada aipatutako eskubidedun ezkontide, ezkontide ohi, izatezko bikote edo seme-alabak hil direlako edo legezko gaitasuna galdu dutelako.

2013/1/1etik aurrera, kasu honetan jotzen da betetzen dela mendekotasun ekonomikoaren baldintza familia-unitatearen diru-sarreren batura indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza baino txikiagoa bada. Guraso bakarreko familietan, diru-sarreren muga lanbide arteko gutxieneko soldata da.

Pentsioaren kalkulua

Aita-ama bakoitzak oinarri arautzailearen 100eko 15 jasoko du, edo 100eko 7,5 kausatzailea zerbitzuan zela edo horren ondorioz ezgaitutzat jo ondoren hil bazen eta dagokion ez-ohiko pentsioa ezarri bazitzaion.

Ez dute eskubidea izango hildako funtzionarioaren gurasoek pentsioaren balioa areagotzeko bietako bestea zendu izanagatik edo pentsioa jasotzeari utzi behar izanagatik.