Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Zurztasun Pentsioa

Onuradunak

Zurztasun-pentsiorako eskubidea dute eskubide pasiboen sortzailearen seme-alabek 21 urte baino gutxiago dituztenean, edo, bestela, adin hori bete aurretik edo sortzailearen heriotza-dataren aurretik edozein lanetarako ezgaituta leudekeenean.

Umezurtzak diruaren truke norberaren edo besteren konturako lanik egiten ez duenean edo lana egin arren urte osoko diru-sarrerak une horretako lanbide arteko gutxieneko soldataren urte osoko zenbatekoa baino txikiagoak direnean, zurztasun-pentsioa jasotzeko eskubidea izango du, betiere, sortzailearen heriotza-datan 25 urte baino gutxiago baditu. Kasu horretan pentsioa iraungitzat joko da titularrak 25 urte betetzen dituenean, ikasten dagoenean salbu. Ikasten dagoen kasuan, zurztasun-pentsioa jasotzen jarraituko du hurrengo ikasturtea hasi eta hurrengo hilabetearen lehenengo egunera arte.

Zurztasun-pentsioaren onuraduna adoptatzen bada, pentsioa iraungi egingo da, adopzioa onartzen duen ebazpen judiziala eman ondorengo hilabeteko lehenengo egunetik hasita.

Pentsioaren kalkulua

Oinarri arautzailearen 100eko 25eko zurztasun-pentsioa jasoko da pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme-alaba bakarra denean..

Oinarri arautzailearen 100eko 10ekoa jasoko du zurtz bakoitzak pentsioa jasotzeko eskubidea duten hainbat seme-alaba badira. Kasu horretan, oinarri arautzailearen 100eko 15 goratuko dira guztira pentsioak eta seme-alaba guztiek zati bera jasoko dute.

Adierazten diren ehunekoak 100eko 12,5ekoa, 100eko 5ekoa eta 100eko 7,5ekoa izango dira, hurrenez hurren, eskubideen kausatzailea zerbitzuan zela edo horren ondorioz ezgaitutzat jo ondoren hil bazen eta dagokion ez-ohiko pentsioa ezarri bazitzaion

• Jasotako diruaren mugak

Zurztasun-pentsioen zenbatekoak guztira ezin izango du, edozein kasutan ere, oinarri erregulatzailearen % 50 edo % 100 gainditu, hurrenez hurren, hildakoaren ezkontide alargunik, ezkontide ohirik edo izatezko bikoterik izatearen edo ez izatearen arabera.

Adierazten diren ehunekoak ez dira 100eko 25 eta 100eko 50 baino handiagoak izango, hurrenez hurren, eskubideen kausatzailea zerbitzuan zela edo horren ondorioz ezgaitutzat jo ondoren hil bazen eta dagokion ez-ohiko pentsioa ezarri bazitzaion.