Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Klase pasiboen pentsioak

Estatuko Klase Pasiboen Erregimenean barne hartzen diren langileak:

    Erretiratzen diren unean edo hiltzean edo zendu izana adieraztean, prestazioak jasotzeko eskubideak sortuko zaizkie haiei edo haien familiartekoei. Prestazioak ekonomikoak bakarrik izango dira eta aldian-aldian ordainduko dira. Era berean, erretiro-, alargun- eta zurztasun-pentsioetan eta gurasoen alde gauzatuko dira.

    Pentsioak ohikoak edo ez-ohikoak izango dira, gertaera eragilea ohiko egoeretan edo lesioagatik, heriotzagatik edo zerbitzuan zela desagertu izanagatik edo horren ondorioz jazo izanaren arabera

    Pentsioak ez-ohikoak izango dira ekintza-terroristak badira gertaera eragilea Estatuko Klase Pasiboen Erregimenean barne hartzen diren langileen edo pentsiodunen kasuan, halako ekintzen biktimak izaki.

    Legeak pertsona jakin bati edo batzuei esleitu dizkien Klase Pasiboetako prestazioak dira ez-ohiko pentsioak.