Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Dirección General de Costes de Personal
Sello Excelencia EVAM 200-299, año 2018
Clases Pasivas

Ohiz kanpoko pentsioak

Gertaera sortzailea

Zerbitzurako ezintasun iraunkorrak eragindako erretiroa edo funtzionarioaren heriotza izango da, betiere ezintasun edo heriotza hori, lanean ari zen bitartean edo haren ondorioz eragindako istripuaren edo gaixotasunaren ondorioz ematen dela.

Zerbitzu ekintza sumatuko da, haren kontrako frogarik ez badago, ezintasun iraunkorra edo funtzionarioaren heriotza laneko ordutegian eta tokian gertatu bada.

Gabealdia

Ez da gabealdirik eskatuko.

Pentsioa kalkulatzea

  • Erretiroarena

Erretiroaren ezohiko pentsioa honela kalkulatzen da: dagokion hartzeko erregulatzailearen 100eko 200eri, eskainitako zerbitzu-urteen araberako ehunekoa aplikatuz. Horrekin lotuta, une horretara arte egiaztatutakoez gain, zerbitzu eraginkortzat joko dira, funtzioarioari erretiratzeko gelditzen zaizkion urte osoak, eta erretiro aitorpena ematen den unean, erretiratuko dena atxikita zegoen Kidegoan, Eskalan, plazan edo lanean eskaini direla ulertuko da.

  • Familiakoen alde

Mota honetako prestazioak kalkulatzen dira ohiko pentsioetarako aurretik adierazitako irizpideen arabera. Hala ere, oinarri arautzailea 100eko 200ean hartuko da eta Estatuari eskainitako zerbitzu eraginkortzat joko dira, une horretara arte egiaztatutakoez gain, funtzionarioari nahitaezko erretiro adina betetzeko gelditzen zaizkion urte osoak. Horrekin lotuta, zerbitzu eraginkortzat joko dira hil egin den unean atxikituta zegoen Kidegoan, Eskalan, plazan, lanean edo mailan eskainitakoak.

Prozedura

  • Beti hala eskaturik hasten da: zerbitzua betetzeko ezintasun iraunkorra duen funtzionario erretiratuak, edo hil den funtzionarioaren familiakoek (ohiz kanpoko pentsioa jasotzeko eskubidea dutenak) eskatu beharko diote erretiro organoari funtzionarioa hiltzeko edo erretiroa hartzeko arrazoiak ikertzeko txostena.

  • Eskaria jaso ondoren, erretiro organoak izapidegilea izendatuko du. Hark –ofizioz zein interesdunak eskatuta  eskatuko ditu beharrezkotzat jotzen dituen frogak, ezintasun iraunkorra dela medio erretiroa edo funtzionarioaren heriotza eragin duten lesioen eta kalteen maila finkatzeko, bai eta horien eta funtzionarioak berak gauzatutako zerbitzuaren edo lanaren arteko kausazko erlazioa ere eskatuko du.

  • Txostena bukatu ondoren, izapidegileak interesdunari denaren berri emango dio, eta erabakia hartzeko proposamena egingo du. Horretarako, frogatutako ekintzen eta funtzionarioak berak gauzatutako funtzioaren edo lanaren arteko kausa erlazioaren berri emango du.

  • Txosten osoa erretiro organoari emango zaio, ohiz kanpoko pentsioa onartzeko txostena egin dezan, eta izapidetutako arrazoiak ikertzeko txostenarekin batera bidal dezan Langileria Kostuetako Zuzendaritza Nagusira, han behin betiko ebazpena egin dezaten.