Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Arau orokorrak eta kasu bereziak

Arau orokorrak

a) Gertaera sortzailea

Funtzionarioaren erretiroa edo erretreta da, eta honako arrazoi hauengatik gerta daiteke:

b) Gabealdia

Erretiro arrunta edo erretiro pentsioa eskubidea izateko ezinbestekoa da Estatuari zerbitzu eraginkorrak ematen gutxienez 15 urtez egon izana.

c) Pentsioak kalkulatzea

Ohiko pentsioaren zenbatekoa erabakitzeko, dagokion hartzeko erregulatzaileari (funtzionarioaren talde edo kategoriaren arabera) aplikatu behar zaio Estatuari zerbitzu eraginkorrak ematen igarotako urte osoen kopuruaren arabera ezarritako ehunekoa.

Hartzeko erregulatzaileak (klase pasiboen pentsioak kalkulatzeko oinarriak): urtero zehazten dira Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean, talde bakoitzerako azpitalde (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Langile Publikoen Oinarrizko Estatutua), funtzionarioen taldeak, eskalak, lanpostuak edo lanbideak kokatzen diren sailkapenekoak.

2023. urterako, honako hauek izango dira:

Grupo / Subgrupo EBEP

Haber regulador

(euros /año)

A148.086,76
A2

37.845,48

B33.139,86
C129.065,98
C222.996,00
E (Ley 30/1984) y Agrupaciones profesionales (EBEP)19.605,93
  • Dagokion oinarri edo hartzeko erregulatzaileari ezarriko zaio honako eskala honi lotutako ehunekoa:

Años de

servicio

Porcentaje

del regulador

Años de

servicio

Porcentaje

del regulador

Años de

servicio

Porcentaje

del regulador

11,241322,102563,46
22,551424,452667,11
33,881526,922770,77
45,311630,572874,42
56,831734,232978,08
68,431837,883081,73
710,111941,543185,38
811,882045,193289,04
913,732148,843392,69
1015,672252,523496,35
1117,712356,1535 ó más100
1219,862459,81

Bere etorkizuneko pentsioaren zenbatekoa kalkulatzen du

SIMULA. Cálculo simulado de pensiones

Egoera bereziak

a) Zerbitzuak eskaintzea bi talde edo gehiagotan

Hartzeko erregulatzaile desberdinarekin talde edo maila bitan edo gehiagotan zerbitzuak eskaini direnean, erretiroko pentsioa kalkulatzeko, funtzionarioaren administrazio historial osoa hartzen da kontuan, haren lehen eta ondorengo taldeetan sartu zenetik hasita zerbitzu aktiboa utzi arte. Horretarako, honako formula hau aplikatu behar da:

P = R1 x C1 + (R2 - R1) x C2 + (R3 - R2) x C3 + ….

Izanez:

P erretiro pentsioaren zenbatekoa da erretiroa edo erretreta

R1, R2, R3... zerbitzuak eskaini dituen lehen eta ondorengo taldeei edo eskalei dagozkien hartzeko erregulatzaileak izango dira.

C1, C2, C3,... lehen taldean, eskalan... sartu den unetik erretiro unea iritsi arte igarotako zerbitzu eraginkorren urteei dagokien kalkuluaren ehunekoak, aurreko ehunekoen taularen arabera.

Ehuneko aplikagarria erabakitzeko, urtetik gorako zatikiak ondoren emandako zerbitzuei dagokien denbora gisa zenbatuko dira, azkenean emandako zerbitzuetara iritsi arte. Azken horretan emandako gehiegizko denbora ez da zenbatuko.

b) Pentsioak, zerbitzu aktiboko aldia luzatuz gero

Apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Estatuko Klase Pasiboen Legearen testu bateginaren, hamazazpigarren xedapen gehigarrian Pentsioen erosteko ahalmena eta pentsio-sistema publikoaren finantza- eta gizarte-iraunkortasuna indartzeko beste neurri batzuk bermatzeko abenduaren 28ko 21/2021 Legeak sartzen duen aldaketari jarraituz, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera sortzen diren Estatuko Klase Pasiboen Erregimeneko erretiro-pentsioei urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 210. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoa aplikatuko zaie.

  • Orokorrean, funtzionarioen kidegoari dagokion derrigorrezko erretiro-adina baino zaharrago direla deklaratzen duten erretiroei aplikatuko zaie, baldin eta adin hori betetzean 15 urteko gutxieneko gabetasun-aldia betetzen bada.
  • 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera pentsioa jasotzen hasi behar duten Epaile, Magistratu, Abokatu Fiskal, Fiskal, Justizia-administrazioko Letradu, irakasle unibertsitario, eta Jabetzaren, Merkataritzako, eta Ondasun Higiezinen Erregistratzaileek gutxienez hirurogeita bost urte beteta izan behar dituzte erretiratzeko unean, baita emeritu moduan data horretan zerbitzuak eskaintzen ari diren Auzitegi Goreneko Magistratu eta Fiskalek ere.
Interesdunari osagarri ekonomiko bat aitortuko zaio, pentsioa eskuratzeko baldintzak bete zituenetik Estatuari benetako zerbitzuetan emandako urte oso bakoitzeko. Osagarri hori honako modu hauetako batean ordainduko da, interesdunak hautatuta:

a) Urte oso kotizatu bakoitzeko, ehuneko 4ko portzentaje gehigarria, adin hori bete zuen datatik pentsioa eragin duen gertaerara arte.Pentsioaren zenbatekoak, igoera barne, pentsio publikoak jasotzeko gehienezko muga gaindituko balu (2.819,18 euro/hileko 2022. urterako) zenbateko gehigarri bat jaso ahal izango da. Hura, pentsioarekin batera, ezingo da A1 Talde/Azpitaldeko hartzeko erregulatzailea baino handiagoa izan (3.434,77 euro/hileko 2023. urterako).

3.434,77 euros – 3.058,81  euros = 375,96 euros/mes.

Osagarri hau jasotzea bateraezina da pentsiodunak bere kontura edozein lan egitearekin, lan horrek Gizarte Segurantzako edozein erregimen publikotan sartzea badakar.
b) Urte oso kotizatu bakoitzeko kopuru orokor bat, adin hori bete zuen datatik pentsioa eragin duen gertaerara arte. Zenbateko hori zehazteko, lehen data horretan egiaztatutako kotizazio urteen kopurua hartuko da kontuan. Hona hemen kalkulatzeko formula:

           1.º 44 urte eta 6 hilabete baino gutxiago kotizatu baditu:

PU 800.png

2.º Gutxienez 44 urte eta 6 hilabete kotizatu baditu, aurreko zenbatekoa % 10ean handituko da:

PU 800.png

c)  Aurreko soluzioen konbinazio bat, arauz garatutako terminoetan, maiatzaren 16ko 371/2023 Errege Dekretuaren arabera (BOE, 117 zk., 2023/05/17koa).

Modalitate hau aukeratzeko, beharrezkoa da:

    1) Pentsioa eragin duen gertakaria 2023ko maiatzaren 2023ko maiatzaren 19tik aurrera gertatu izatea (hura barne).

    2) Interesdunak nahitaezko erretiroa hartzeko adina bete zuenetik gutxienez bi urte pasatu izatea.

Baldintza horiek betez gero, interesdunak modalitate hori aukeratzen badu, Estatuaren zerbitzura emandako urte-kopuru akreditatuak kontuan hartuta kalkulatuko da osagarria; hala ere, kalkulu-arauak desberdinak dira nahitaezko erretiroko dataren eta pentsioa eragin zuen gertakariaren artean 10 urte edo 10 urte baino gehiago igaro badira:

    • Nahitaezko erretiroaren eta pentsioa eragin zuen gertakariaren artean 2 eta 10 urte igaro badira, beste % 4 aplikatzen da aldi horren erdiaren urte bakoitzeko, eta horrenbesteko kantitate bat gainerakoagatik.

    • Nahitaezko erretiroaren eta pentsioa eragin duen gertakariaren artean 11 urte edo gehiago igaro badira, horrenbesteko kantitate bat aplikatzen da aldi horretako 5 urteko, eta beste % 4 gainerako urte bakoitzeko.

Behin bakarrik aukeratuko da, osagarri ekonomikoa jasotzeko eskubidea hartzen denetik, eta gero ezin izango da aldatu. Ahalmen hori erabili ezean, a) letran jasotako osagarria aplikatuko da.

Lortutako gehikuntzaren portzentajeak ez du eraginik izango senideen aldeko pentsioen kalkuluan.

c) Zerbitzuen neurketa ezintasunagatiko edo gauzaezagatiko erretiro- edo erretreta-pentsioen esparruan

Zerbitzurako ezintasun/gauzaez iraunkorraren ondoriozko erretiro- edo erretreta-pentsioa adinagatiko ohizko erretiro- edo erretreta-pentsioa bezala kalkulatu egiten da. Dena den, zerbitzurako ezintasun/gauzaez iraunkorraren ondoriozko erretiro- edo erretreta-pentsioa funtzionarioa lanean dabilenean edo antzeko egoeran dagoenean gertatzen bada, unera arte aitortutako zerbitzuaz gain egindako zerbitzutzat hartuko dira funtzionarioari erretiratzeko geratzen zaizkion urte guztiak. Beraz, erretiroaren ondoriozko uztea gertatzean lanean dagoen dagokion talde, eskala, lanpostu, enplegu edo kategoriaren esparruan lan egin duela ulertuko da.

Dena den, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, erretiroa eragiten duen gertaeraren unean interesdunak hogei zerbitzu-urte baino gutxiago baditu eta eta ezintasunak ez badu lanbide edo ofizio guztietarako gaitasungabetzen, txikiagotu egingo da erretiro-pentsio arruntaren zenbatekoa hala, 20 zerbitzu-urte betetzeko falta zaion zerbitzu-urte bakoitzeko zenbatekoa % 5 murriztuko da eta murriztapen hori gehienez ere % 25ekoa izango da 15 zerbitzu-urte edo gutxiago egiaztatu dituztenen kasuan. Pentsioa onartu ondoren eta nahitaezko erretiro-adina bete aurretik interesdunaren gaixotasuna edo lesioak gaiztotu egingo balira, eta, horren ondorioz, interesatuak edozein lanbide edo ofizio betetzeko ezintasun osoa izango balu, pentsioaren zenbatekoa hasieran kalkulatutako pentsio osoaren % 100eraino igo ahal izango da.

d) Kidegoa, 1985eko urtarrilaren 1a baino lehen, proportzionaltasun handiagoko indizea duen beste batera aldatzea. - Maila Pasiboen Legeko testu bateginaren DT1

Estatuko Klase Pasiboen Legeko testu berrituko lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen du Estatuko administrazioko langileria funtzionarioa, zibila zein militarra, 1985eko urtarrilaren 1a baino lehen sartu bada, eta data horren aurretik proportzionaltasun indize zehatz bat duen taldetik, eskalatik, lanpostutik edo enplegutik goragoko indizea duen beste batera igarotzen bada zerbitzuak ematera, pentsioa kalkulatzeko orduan, eskubidea izango du, proportzionaltasun indize txikiena duen taldean, eskalan, lanpostuan edo enpleguan egindako 10 urte, gehienez, proportzionaltasun handienekoan eman izan balitu bezala zenbatzeko.

Zerbitzuak zenbatzeko modu berezi honetatik kanpo geratzen dira funtzionarioaren borondatezko erretiroagatik jasotako pentsioak.

e) Nahitaezko soldadutza eta ordezko gizarte prestazioa

Eskubide pasiboei dagokienez, funtzionarioen pentsioak kalkulatzeko, nahitaezko soldadutza eta ordezko gizarte prestazioa (duela hainbat urte kenduak), kasu honetan baizik ez dira aintzat hartzen: soldadutza edo prestazio hori, funtzio publikoan sartu eta gero egin badu funtzionario horrek.

Soldadutza edo prestazioa, funtzionario bihurtu baino lehen egin badu, nahitaezko soldadutzako aldia gainditzen duen denbora baizik ez da kontuan hartzen.

f) Kotizazioen elkarrekiko zenbaketa, Gizarte Segurantzako erregimenen artean.

Gizarte Segurantzako erregimenen arteko kuoten elkarrekiko zenbaketari buruzko 1991ko apirilaren 12ko 691/1991 Errege Dekretuari esker, interesdunak eskatuta, Estatuko klase pasiboen erregimenean eta Gizarte Segurantzako sistemako erregimenetan egiaztatutako hurrengo edo aldizkako kotizazioaldiak guztira zenba daitezke.

Azken kotizazioak zein erregimenetan egin dituen kontuan izanda, erregimen horren kudeaketa organoak edo erakundeak onartuko du pentsioa. Haren arauak ezarriko dira, baina kontuan izanda, aldiak guztira zenbatuta, erregimen horretan pentsioa jasotzeko eskubidea lortzeko eskatutako baldintzak bete ezean izan ezik. Kasu horretan, beste erregimenak erabakiko du.

entsioa klase pasiboen erregimenak onartu behar badu, guztira zenbatzen diren kotizazioaldiak, beste erregimen batean zenbatutakoak, honako baliokidetza taula ezarri ondoren ateratako mailan edo taldean eman izan balira bezala hartuko dira:

Seguridad Social Régimen de Clases Pasivas
1 (grupo 1 + Autónomos licenciados e ingenieros)A1
2 (grupo 2 + Autónomos Ingen. Técnicos y peritos)A2
3 (grupos 3, 4, 5, 8 y Autónomos en general)C1
4 (grupo 7 y 9)C2
5 (grupos 6, 10, 11, 12 y empleadas de hogar)E / Agrupaciones profesionales

Klase Pasiboen Erregimenean kotizatutako urteak Gizarte Segurantzaren pentsioetara gehitu nahi badira, Gizarte segurantzako erregimenen arteko kuotak konputatzeko araudiaren arabera (apirilaren 12ko 691/1991 Errege Dekretua) interesdunak Estatuari eskainitako zerbitzuen egiaztapena eskatu beharko dio. Hori CS Modelo inprimakiaren bidez egingo da, funtzionarioak lanpostua izan zuen azken tokiaren ministerio-departamentuak edo Autonomia-erkidegoak egindakoa.

g) Apaizak eta lekaide eta lekaime sekularizatuak

Martxoaren 31ko 432/2000 Errege Dekretuak, Gizarte Segurantzan kotizatu gisa onartzen diren denbora-tarteetan Estatuko Klase Pasiboen Araubideko zenbatekoa erregulatzen du, Justizia Ministerioko Erakunde Erlijiosoen Erregistroan izena emanda izan arren 1997ko urtarrilaren 1etik aurrera sekularizatuta dauden, lan erlijiosoa utzi duten edo Eliza Katolikoaren institutu sekularretako kide izateari utzi dioten Eliza Katolikoko apaizen eta erlijiosoen eta aipatu institutu sekularretako kide laikoen alde.

Aipatu Errege Dekretuari esker, aldi guztiak guztira zenba daitezke, interesdunak eskatuta, baldin Estatuko klase pasiboko erregimenean egiaztatzen diren zerbitzuetan egindako urteekin ez badira gainezartzen. Gizarte babeseko erregimen horretan pentsiorako eskubidea lortzeko zein horren zenbatekoa gehitzeko balio du, baina guztira zenbatutako urte horien kopurua ezin izango da hogeita hamabostetik gorakoa izan.

Honako alderdi aipagarri hauek kontuan izan behar dira:

  1. Interesatuaren eskaerarekin batera, kotizatu gisa onartzen diren denbora-tarteak zehazten dituen ziurtagiria aurkeztu behar da, eta, hala badagokio, kotizazio eraginkorrekoak. Ziurtagiri hori interesatua bizi den tokiko Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialak igorriko du, edo, atzerrian biziz gero, sekularizatu zenean apaiz edo erlijioso gisa edo Eliza Katolikoko institutu sekularreko kide laiko gisa lan egin zuen tokiko pareko erakundeak.
  2. Pentsioa kalkulatzeko, joko dugu apaiz ministerioko edo erlijio lanbideko aldiak, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak kotizatuekin parekatutzat onartzen dituenak, Estatuari eskainitako zerbitzuak C1 azpitaldekoak direla.
  3. Interesdunek, pentsioaren zenbateko osoaren zati bat besterik ez dute ordaindu behar: pentsioa jasotzeko eskubidea onartzeko edo onartua duten pentsioaren hobetzeko zenbatzen diren eta kotizatuekin parekatuta dauden urteengatik dagokiena. Zati hori kalkulatzeko, C1 azpitaldearen hartzeko erregulatzaileari aplikatuko diogu Klase Pasiboen Legeko testu berrituko 31.1 artikuluaren eskalan ezarritako ehunekoa, kotizatuekin parekatutzat zenbatutako urte kopuru berarentzat.
  4. Ordaindu beharreko zenbatekoa sortuko diren pentsioaren ondorengo hileko kuotetatik kenduko da. Apartekoak ere barne sartzen dira, baina hilero kentzen den kopurua ezin da ordainketaren hasierako datan dagoen aldea (ordaindutako pentsioaren zenbatekoa, zergak kenduta, eta kotizatutzat hartutako urteak zenbatu gabe egokitu beharko litzaiokeenaren artekoa) baino handiagoa izan. Klausula horrek bermatuko du erlijio lanetan egindako urteak zenbatzearen ondorio gisa hobetu den pentsioa baino handiagoa den zenbatekorik ez kentzea.
  5. Ordaindu beharreko kuota, gastu kengarritzat hartuko da zergetan. PFEZaren Legeko (35/2006 Legea, 2006ko azaroaren 28koa) 19. artikuluan sartutako gastu kengarritzat, alegia.

h) Funtzionario izaera galtzea

Estatuko Klase Pasiboen Erregimen subjektiboaren eremuan egonda, –Klase Pasiboen Legeko testu berrituaren 2.1 artikuluko i) eta j) ataletan agertzen direnak izan ezik funtzionario izaera galtzen duen langileak eskubide pasiboak mantenduko ditu, ordura arte beretzako edo bere familiarentzako lortutakoa.

Dena den, aipatutako langileek, ezintasun iraunkorra dela-eta, erretiroko ohiko pentsioa jasotzeko eskubidea izango dute bakarrik, erretiratzeko adinera iritsi baino lehen, edozein lanbide edo ogibide egiteko guztiz ezinduak aurkitzen direnean.

Langile hauek eragindako eskubide pasiboak onartuko dira, beti alderdi batek eskatuta, kasuan kasu exijitutako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, erretiroa aurretik aitortu beharrik izan gabe. Onartze hori lortzeko, sortzaileak emandako zerbitzuak baino ez dira zenbatuko, funtzionario izaera galdu den unea arte emandakoak, alegia.

i) Amatasun osagarria 2016ko urtarrilaren 1etik 2021eko otsailaren 3ra arte sortu diren derrigorrezko erretiro- edo erretreta-pentsioetan, edo zerbitzurako ezintasun/gauzaez iraunkorragatiko pentsioetan.

2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, seme-alaba naturalak izan edo haurrak adoptatu dituzten eta nahitaezko erretiroagatiko edo zerbitzua emateko ezintasun iraunkorragatiko pentsioa jasotzen duten emakumeei pentsioaren osagarria aitortuko zaie. Hura kalkulatzeko, pentsioa eragin duen gertakariaren aurretik jaiotako edo adoptatutako seme-alaba kopuruaren araberako portzentajea aplikatuko zaio aitortu beharreko pentsioari, eskala honen arabera:

  • Bi seme-alaba izanez gero: % 5.
  • Hiru seme-alaba izanez gero: % 10.
  • Lau seme-alaba edo gehiago izanez gero: % 15.

Amatasuneko osagarri hori inoiz ez da sartuko erretiro arrunta pentsioan senideen aldeko pentsioen aitorpena arautzen duen oinarria zehazteko.

Gainera:
  1. Osatu beharreko pentsioan denboraldi guztiak hartzen badira kontuan, nazioarteko araudiaren arabera, pentsio teorikoaren arabera kalkulatuko da osagarria, baina inoiz ez du gaindituko pentsio publikoen gehienezko muga.
  2. Aitortu beharreko pentsioaren zenbatekoa gehienezko pentsioaren berdina edo hura baino handiagoa bada, osagarriaren % 50 baino ez du ordainduko, ezta tartean pentsio publikoak badaude ere.
  3. Aitortu beharreko pentsioa ez bada iristen gutxieneko pentsioaren zenbatekora, eta interesdunak eskatzen eta betetzen baditu gutxieneko osagarria jasotzeko baldintzak, amatasuneko osagarria gehituko da.
  4. Tartean pentsio publikoak ere baldin badaude, zer erregimenetan sortzen diren gorabehera, amatasuneko osagarri bakarra ordainduko da, arau hauen arabera:
     - Tartean erretiro arrunta pentsio bakarra baldin badago, gehienezko osagarria ordainduko da.
     - Tartean erretiro arrunta pentsioa eta alarguntza pentsioa baldin badaude, erretiro pentsioari dagokiona ordainduko da.

j) Genero-arrakala murrizteko osagarria.

Genero-arrakala murrizteko osagarria bakarrik 2021eko otsailaren 4tik aurrera sortzen diren pentsioetan aitortuko da.

Seme-alaba bat edo bat baino gehiago izan eta Klase Pasiboen Erregimenaren esparruan derrigorrezko erretiro- edo erretreta-pentsioa edo zerbitzurako ezintasun iraunkorragatiko pentsioa edo gauzaezaren ondoriozko pentsioa jasotzen duten emakumeek seme-alaba bakoitzeko osagarria jasotzeko eskubidea izango dute. Seme-alaba bakoitzeko osagarri ekonomikoa jasotzeko eskubidea emakumeari aitortu edo zuzenduko zaio, betiere beste gurasoaren aldeko eskaerarik eta osagarriaren aitorpenik ez badago; beste guraso hori beste emakume bat bada, zenbateko txikiagoko pentsio publikoak jasotzen dituen emakumeari aitortuko zaio.

Gizonek osagarria aitortzeko eskubidea izateko, derrigorrezko erretiro- edo erretreta-pentsioa edo zerbitzurako ezintasun iraunkorragatiko pentsioa edo gauzaezaren ondoriozko pentsioa jaso eta jaiotzaren edo adopzioaren ondorioz karrera profesionala eten edo eraginak pairatu behar izan dituzte, honako baldintza hauen arabera:

  1. 1994ko abenduaren 31ra arte jaio edo adoptatu diren seme-alaben kasuan, ehun eta hogei egun baino gehiago izan Estatuari zerbitzu eraginkorrik eskaini gabe, Klase Pasiboen Legearen testu bateginaren 32. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, jaiotzaren aurreko bederatzi hilabeteen eta data horren ondorengo hiru urteen artean edo, adoptatuz gero, eratzen den ebazpen judizialaren dataren eta hurrengo hiru urteen artean, betiere aitortutako pentsioen zenbatekoa guztira emakumeari dagozkion pentsioen zenbatekoa guztira baino txikiagoa bada.
  2. 1995eko urtarrilaren 1az geroztik jaio edo adoptatu diren seme-alaben kasuan, funtzionarioak jarduneko zerbitzua utzi behar izan du edo lanaldi-murrizketa izan behar du jaiotzaren edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren dataren hurrengo hogeita lau hilabeteetan, ehuneko 15 baino gehiago aurreko hogeita lau hilabeteetakoaren aldean, betiere aitortutako pentsioen zenbatekoa guztira emakumeari dagozkion pentsioen zenbatekoa guztira baino txikiagoa bada.
  3.  Bi gurasoak gizonak badira eta aurreko baldintzak biek betetzen badituzte, zenbateko txikiagoko pentsio publikoak jasotzen dituenari aitortuko zaio.

Osagarriaren zenbatekoa, 2024. urterako, 33,20 euro hilabetekoa izango da seme-alaba bakoitzeko. Jasotzeko zenbatekoa halako lau izango da gehienez.

Horrez gain:

  • Osagarriaren zenbatekoa ez da kontuan hartuko pentsioen gehienezko muga jartzeko unean.
  • Osagarria hamalau ordainketetan ordainduko da, eskubidea zehazten duen dagokion pentsioarekin batera.
  • Seme-alaba bakoitzak osagarri ekonomiko bat aitortzeko eskubidea emango du.
  • Gizarte Segurantzaren erregimenetan aitor daitezkeen osagarriak ez dira elkarren artean bateragarriak izango; pentsiodunak alta aldi gehiago dituen erregimenaren esparruan ordainduko da, alegia.

Amatasun osagarriaren luzapen iragankorra Klase Pasiboen pentsioetan.

Amatasun osagarria jasotzen ari zirenek hori jasotzen jarraituko dute.

Amatasun osagarria ez da bateragarria izango pentsio publiko berriaren aitorpenaren ondorioz jaso daitekeen genero-arrakala murrizteko osagarriarekin; beraz, interesdunek bata edo bestea aukeratu beharko dute.

Amatasun osagarria jasotzeko eskubidea eman zuen seme-alaba baten beste gurasoak genero-arrakala murrizteko osagarria eskatzen badu, eta badagokio, aitortzen zaion hileroko zenbatekoa ordura arte jasotzen duen amatasun osagarritik kenduko da.