Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Dirección General de Costes de Personal
Sello Excelencia EVAM 200-299, año 2018
Clases Pasivas

Eskubide Pasiboen Kuota

Estatuko Klase Pasiboen Erregimenaren barruan dauden funtzionarioek eskubide pasiboen kuota ordaindu behar dute. Zenbatekoa zehazteko, 100eko 3,86ko tasa aplikatuko zaio funtzionarioari atxikita dagoen talde, eskala, lanpostu, enplegu edo kategoriari dagokion hartzeko erregulatzaileari. Zenbateko hori aurrekontuen legean dago jasota.

Eskubide pasiboen kuotak hamalau hilekotan ordainduko dira, beraz, ekainean eta abenduan bikoitzak izango dira, hurrengo taulan adierazitako zenbatekoetan:

Grupo/Subgrupo EBED ​​Cuota mensual en euros ​​​
2013​ 2014​ ​2015 ​2016 ​2017 ​2018 ​2019 ​2020
A1​109,04​109,31​109,59109,86110,14111,90111,90111,90
A2​85,82​86,03​86,25​86,4686,6888,0788,0788,07
B​75,14​75,34​75,52​75,7175,9077,1277,1277,12
C1​65,91​66,08​66,24​66,4166,5767,6467,6467,64
C2​52,15​52,28​52,41​52,5452,6753,5153,5153,51
E (Ley 30/1984) y Agrupaciones Profesionales (EBEP)44,46​​44,57​44,68​44,7944,9045,6245,6245,62

Aktibo hartzekoak ordaintzen dituen bulegoak kuotaren zenbatekoa funtzionarioari ordaintzen zaion nomina bakoitzean atxikiko eta Altxor Publikoan sartuko du.

Hala ere, edozein arrazoirengatik kuota soldatatik kentzeko ezinezkoa denean -zerbitzu berezietako zenbait egoeratan gerta daitekeenez-, funtzionarioak 061 modeloaren bitartez sortuz joaten diren kuotei dagozkien zenbatekoak ordaindu beharko ditu. 061 modeloa ekainaren 29ko PRE/1064/2016 Aginduak (2016-7-2ko EAO) onartzen du, eta Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Orokorraren egoitza elektronikoan, “Eskubide pasiboen kuota. 061 modeloa” zerbitzuan sartuz, edo Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzetan eskura daiteke (ez dira nahasi behar Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Administrazio eta Ordezkaritzekin), eta zenbatekoa zehaztu beharko da ekitaldi ekonomiko bakoitzeko.