Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Baldintza ekonomikoak

Aurrerakinak jasotzeko eskubidea izateko, adingabearen familia unitateko baliabide ekonomikoek ezingo dute gainditu diru sarreren gehieneko muga hau: eragin anitzeko errenta adierazle publikoaren (IPREM) urteko zenbatekoa (aurrerakina eskatzen den unean indarrean dena), bider familia unitateko seme alaba adingabeen kopururako koefizientea.

Koefiziente hori 1,5 izango da seme edo alaba bakarra bada, eta 0,25 gehituko zaio seme edo alaba bakoitzeko, honela:

1 seme edo alaba: 1,5 x OAEAP (aurrerakina eskatzen den unean indarrean dena)

2 seme edo alaba: 1,75 x OAEAP

3 seme edo alaba: 2 x OAEAP

4 seme edo alaba: 2,25 x OAEAP

5 eta horrela, hurrenez hurren.

2023. urtean, IPREMen urteko balioa:

  • desde 1-1-2023: 7.200,00 euros

Familia unitatearen errenta eta sarreratzat zenbatuko dira:

  • Familia unitateko kide guztien lan etekinak; hau da, lanetik eratorritako diru ordainketak edo gauzaz egindako ordainketak, gizarte aurreikuspeneko erregimenek onartutako prestazioak (dela baliabide publikoen kontura, dela baliabide pribatuen kontura finantzatuak) eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) buruzko Legeak lanetik eratorritako etekin gisa sailkatzen dituen gainerako etekinak.
  • Kapital etekinak, dirutan edo gauzaz, familia unitateko kideren baten titulartasunekoak diren ondasunetatik edo eskubideetatik eratorriko direnak, eta jarduera ekonomikoen gauzatzeari lotuta izango ez direnak.
  • Jarduera ekonomikoetatik eratorritako etekinak, PFEZri buruzko legeak xedatutako moduan zenbatuak.
  • Familia unitateko kideen ondarezko irabazien eta galeren saldo garbia.

Familia unitateko urteko sarreren kontaketarako kontuan izango dira aurrerakina eskatuko den urte naturalean izango direnak edo izatea aurreikusten direnak, beti zenbateko osoan.

Baliabide ekonomikoen muga eskatzaileak egingo duen familia unitatearen errenten aitorpenaren bitartez egiaztatutzat jokoda. Horrez gainera, organo eskudunak egiaztapenak egin ditzake.

Aurrerakin horien ondorioetarako, familia unitatetzat jotzen da soilik aitak edo amak eta bere kargu dituen seme alaba adingabeek (judizialki aitortutako eta ordaindu gabeko elikagaiak jasotzeko eskubidea dutenak) osatzen dutena, bai eta adingabeek eta haiek bere kargu izango dituen eta guraso ez den pertsona fisikoak osatzen dutena, adingabeen zaintza eta babespea duelako bere kargu izango dituelarik.