Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Behin behineko laguntzak

Legeak aldi baterako diru-laguntzak eskaintzen ditu, delituaren biktimaren egoera estua ikusita, nahiz eta diru-laguntza, oro har, zigor-arloko prozesuari amaiera ematen dion ebazpen judizial irmoaren baldintzapean eman

Laguntzak behin behinekoz onartu ahalko dira —prozesu penala amaitutzat emango duen ebazpen judizial irmoa izan baino lehen—, baldin biktimak edo onuradunek egoera ekonomiko larrian daudela egiaztatzen badute. Egoera ekonomikoa larria dela joko da, haien urteko diru sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldatatik behera daudenean.

Delituaren biktima sexu-indarkerien biktimatzat edo genero-indarkeriaren biktimatzat jotzen denean, lege honen 2.1 artikuluan jasotako baldintzetan, behin-behineko laguntzak eman ahal izango dira, biktimaren edo onuradunen egoera ekonomikoa edozein dela ere.

Behin behineko laguntzaren zenbatekoak ezin du behin betiko laguntzaren gehienezko zenbatekoaren ehuneko laurogei gainditu. Salbuespenak dira hileta gastuetarako eta tratamendu terapeutikoetarako laguntzak. Horietan ez da muga hori aplikatuko.