Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Dirección General de Costes de Personal
Sello Excelencia EVAM 200-299, año 2018
Clases Pasivas

Txartel sozial unibertsala

Txartel sozial unibertsala 2018. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen ehun eta berrogeita batgarren xedapen gehigarriaren bidez sortu zen informazio-sistema da. Bere helburua administrazio publikoek bultzatzen dituzten babes sozialerako politikak hobetzea eta koordinatzea da.

 

Informazio-sistema horrek Estatuko Administrazio Orokorrak, Autonomia-erkidegoek, tokiko erakundeek, eta beste erakunde batzuek kudeatzen dituzten eta hiritarrek jasotzen dituzten prestazio sozial publikoak biltzen ditu.

 

Sistemaren bidez, interesdunari dagokion pertsonei edo familiei zuzendutako prestazio sozialei edo laguntza ekonomikoei buruzko informazio guztia ikus daiteke.

 

La Dirección General de Costes de Personal es uno de los organismos que facilita electrónicamente información a la Tarjeta Social Universal. Horren ondorioz, Klase Pasiboen Erregimeneko pentsioei dagokien informazioa ere aipatutako sisteman dago.

 

Txartel sozial unibertsalak eskaintzen dituen aukeren artean, Klase Pasiboen pentsioa jasotzen ari zarela egiaztatzen duen dokumentua eskatzeko aukera daukazu.

 

Aplikazioa mugikorrean deskarga dezakezu “Google Play” edo “App Store” denden bitartez, eta TARJETA SOCIAL UNIVERSAL aplikazioa deskargatuz.

Tarjeta Social Universal

 

Sartu ahal izateko, aplikazioak NANa eta “Cl@ve sistemak” sortu duen PIN kodea eskatuko dizkizu. Izena eman ez baduzu, alta egin behar duzu aldez aurretik hemen: www.clave.gob.es

TARJETA SOCIAL UNIVERSAL aplikazioan sartzen zarenean, dokumentu bat sortzeko aukera izango duzu, TSU dokumentua; horretan interesdunak jasotzen dituen prestazioak agertzen dira. Mugikorrean deskargatu ahal izango duzu beti zurekin eramateko eta behar duzunean pentsioduna zarela egiaztatu ahal izateko.

TSUniversal.jpg