Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Informazio idatzia

Estatuko Klase Pasiboen Erregimenaren barruan dauden eta laster erretiratzeko edo erretreta hartzeko asmoa daukaten funtzionarioek etorkizunean jasoko duten erretiro- edo erretreta-pentsioaren gutxi gorabeherako zenbatekoari buruzko informazioa eskatu ahal izango dute, dagokion urtean indarrean dagoen araudiaren, eta Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezarri diren hartzeko arautzaileen arabera.

Gutxi gorabeherako zenbatekoa informazio gisa baino ez da emango, eta ez da loteslea izango; orobat, ez dakar eskubide pasiboak aintzatestea.

Horretarako, Gizarte Segurantzako Egoitza Elektronikoko erregistro elektronikoan dagoen inprimaki elektronikoa bete ahal izango duzu, edo zure eskaera aurkeztu ahal izango duzu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusten denari jarraituz

Ez ahaztu erretiratu edo erretreta hartu aurretiko informazioa jasotzeko eskaera betetzea zeure karrera administratiboari buruzko datu guztiekin; horren kide izan zaren gorputz edo eskala guztiak agertu beharko dira, baita bakoitzaren esparruan eskaini dituzun zerbitzuak ere (hasierako datatik amaierako datara arte) eta, zure kasuan, Gizarte Segurantzako Sistemara egindako kotizazioak eta kotizazio-taldea. Estatuari zerbitzuak lanaldi murriztuan eskaini bazaizkio, jarduera-ehunekoa zehaztuko da lanaldi osoarekin alderatuta. Zure pentsioa bakarrik egin dituzun aitorpenak kontuan hartuz egingo da, dokumentaziorik aintzat hartu gabe.