Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Gizarte babeseko inolako erregimenetan sartuta ez daudenen aldeko ohiz kanpoko pentsioak, terrorismo ekintzak direla eta

Ohiz kanpoko pentsio horiek jasotzeko eskubidea izango dute edozein nazionalitateko herritarrek, terrorismo ekintzen ondorioz, ezintasuna eragiten duten lesio iraunkorrak edo heriotza jasan badute, baldin ekintza horien erantzule ez badira eta Gizarte Segurantzako edozein erregimen publikotan izaera bereko prestaziorako eskubiderik ez badute.

Izapidea: Interesdunek aurkeztu beharko dute, Gizarte Segurantzaren Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren aurrean (Avda. del General Perón, 38, Edificio Master's II - 28020 Madril) eta Gizarte Segurantzaren inolako erregimenaren esparruan pentsioa jasotzeko eskubiderik ez duen biktima izanda, egintza terroristen ondoriozko ohiz kanpoko pentsioa jasotzeko eskaera, eskatzen den dagokion dokumentazioarekin batera.

A) Elbarritasun pentsioak

Zenbatekoa:Baliaezintasuna eragiten duten lesio iraunkorrak jasaten dituenak eskubidea du unean indarrean den Efektu Anitzeko Errenta Adierazle Publikoaren (EAEAP) hirukoitzarenbaliokide den pentsioa jasotzeko. 2023an,  da errenta hori, hamalau hilabetetan ordaintzekoa:

2023-1-1etik 1.800 eurotara / (Hileko IPREM adierazlea: hilean 600 euro)

Eragin ekonomikoak: terrorismo ekintza gertatutako dataren ondorengo hilabeteko lehen egunean, baldin pentsio eskaria ekintza horretatik urtebeteko epean aurkeztu bada. Urte hori igarota egiten bada eskaria, eragin ekonomikoak eskaria egin ondorengo hilabeteko lehen egunean hasiko dira.

B) Familiakoen pentsioak: alarguntza, zurztasun eta gurasoen aldeko pentsioak

Onuradunak: Terrorismo ekintzak direla eta heriotzarik gertatzen bada, pentsioa honako senide hauen alde izango da:

  • Hildako kausatzailearen ezkontidea, baldin legez bananduta ez badago.
  • Kausatzailea hil den unean harekin izatezko bikotea osatu duena, betiere ondoko betekizun hauek ziurtatzen direnean:
    • Kausatzaileak eta onuradunak:
      • Ezkontzazkoaren antzeko afektibitatezko harremana izan behar dute,
      • Ez dute beste inorekin ezkontza loturarik izan behar, eta ez dute euren artean ezkontzea eragotzita izan behar.
      • Dagokien erroldatze ziurtagiriaren bitartez, bizikidetza egonkorra, agerikoa, etenik gabea eta kausatzailearen heriotzatik berehalakoa, gutxienez bost urtekoa, izan dutela egiaztatu beharko da.
    • Izatezko bikote direla jendaurrean formalizatuta izan behar da, eta ondokoren batek ziurtatu beharko du:
      • Bizitoki duten Autonomia Erkidegoan edo hango Udaletan diren erregistro espezifikoren batean izena emanda daudela ziurtatzen duen ziurtagiriak.
      • Bikotea eratuta dagoela idatziz jasota dagoen dokumentu publikoak.
      • Bi kasuetan formalizazioak heriotza data baino bi urte lehenago gauzatua izan beharko du.
    • Bizirik dirauenaren sarrerek ez dituzte muga jakin batzuk gainditu beharko:
      • Aurreko urtean, kopuru hau baino txikiagoak izan behar dute: 
        • Beren eta kausatzailearen sarreren baturaren % 50, umezurtz pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme alaba komunik bada.
        • % 25, umezurtz pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme alaba komunik ez bada.
      • Edo, bestela, bizikidearen sarrerek, heriotzaren unean indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa bider 1,5 baino txikiagoak izan beharko dute (betekizun hori bete beharko da pentsioa jasotzen den bitartean). Komunean duten, bizirik dirauenarekin bizi den eta umezurtz pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme alaba bakoitzeko, muga horri kopuru hau gehituko zaio: lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa bider 0,5.

Kausatzailea 2008ko urtarrilaren 1a baino lehen hil bada ere, alarguntza pentsioa jasotzeko eskubidea izango du, betiere 2008an eskatzen bada eta ondoko betekizun hauek betetzen badira:

  • Kausatzailea hil zenean ezin izan bazen alarguntza pentsioa jasotzeko eskubidea izan.
  • Kausatzailearekin izatezko bikote gisa izan zen etenik gabeko bizikidetza aldia, gutxienez, hil aurreko sei urtekoa izan behar da.
  • Komunean seme alabak izan behar dituzte.
  • Bizikideak ez du Gizarte Segurantzako kotizaziopeko pentsioa jasotzeko eskubiderik izan behar.

Alarguntza pentsioa jasotzeko eskubidea iraungiko da onuraduna ezkontzen denean edo izatezko bikotea osatzen duenean.

  • 18 urtetik beherako kausatzailearen seme alaba izatea, edo adin horretatik gorakoa izanda, lehenagotik nahiz kausatzailea hil baino lehenagotik edozein lan egiteko ezinduta dagoen seme alaba izatea. Umezurtzak mozkina ateratzeko lanik egiten ez duenean, edota lan egiten duenean, baina lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 baino gutxiago irabazten badu, zurztasun pentsioa jaso ahal izango du, baldin kausatzailea hiltzean 22 urtetik behera bazuen, edota 24 urtetik behera bazuen, ez aita ez ama bizirik ez daudenean, edo umezurtzak % 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna duenean. Kasu horretan, zurztasun pentsioa titularrak 24 urte betetzen dituenean iraungiko da, titularrak ikasketak egiten dituenean salbu. Kasu horretan, pentsioa jasotzen jarraituko du, hurrengo ikasturteko lehen hilera arte, azken hori barne.
  • Kausatzailearen gurasoak, ezkontide edo izatezko bikotekide alargunik edo seme alabarik ez bada pentsioa jasotzeko eskubidearekin, heriotzaren unean. Horrez gain, beharrezkoa da une horretan gurasoak harekin bizitzea eta ekonomikoki haren menpeegotea.

Zenbatekoa: Unean indarrean den EAEAPren hirukoitza (2023an)

desde 1-1-2023a1.800 euros.

Aparteko pentsioa jasotzen duten senitarteko bat baino gehiago daudenean, adierazitako zenbatekoa haien artean banatuko da, erdibana. Aurrekoa gorabehera, ezkontidea edo izatezko bikotekidea edo seme-alabak badaude, pentsioa erdibana banatuko da, bata ezkontideari edo izatezko bikotekideari dagokiola eta bestea seme-alabei.

Eragin ekonomikoak: pentsioa eragiten duen sortzailearen heriotza dataren ondorengo hilabeteko lehen egunean, baldin pentsio eskaria, heriotza horretatik hasita, urtebeteko epean aurkeztu bada. Urte hori igarota egiten bada eskaria, eragin ekonomikoak eskaria egin ondorengo hilabeteko lehen egunean hasiko dira.