Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Eguneraketa

Banako Aipamenen multzoan zehazten da Klase Pasiboen eta gerra zibileko legeria berezitik eratorritako pentsioen alorrean aplikagarria den araudia, baita Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen bestelako laguntza eta kalte-ordainak ere

2023ko balio-eguneraketa

1058/2022 Errege Dekretuaren arabera (1058/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023ko ekitaldirako Klase Pasiboen pentsioak eta beste prestazio sozial publiko batzuk handitzeari buruzkoa), Klase Pasiboetan ordaindutako pentsioen eguneratzea 2022ko abenduaren 31n jasotzen zen pentsioaren hileroko zenbatekoan aplikatuko da, kontsumoko prezioen indizearen desbideratzea aplikatu ondoren; hala, ehuneko 8,5 eguneratuko dira.

2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko

1058/2022 Errege Dekretuaren 20. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, ez dira igoko Klase Pasiboen pentsio hauek.

  1. Hilean 3.058,81 euro baino gehiagoko zenbateko osoa duten pentsioak, hala badagokio, titularrak jasotako beste pentsio publikoen hileko zenbateko osoa gehitua, titularrak urtean 14 hileko ordainketa jasotzeko eskubidea duenenean edo, bestelako kasuetan, 42.823,34 euroko urteko zenbatekoa duten pentsioak.
  2. Estatuko Bidezainen alde aintzatetsitako eta 1985eko urtarrilaren 1a baino lehenago eragindako pentsioak; titularrak, bere bidezain baldintzagatik, pentsio hori soilik jasotzen duen kasuetan salbuespen izango dira.

Klase Pasiboen pentsioen balioa handitzeko arauak

Balio handitzearen ezarpena honako arauen menpean egongo da:

  1. 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen jasotzen hasi behar diren pentsioetara aplikatuko da, 2022eko abenduaren 31n titularrak jasotzen zuen edo jaso beharko lukeen hileko zenbateko osoaren gainean.
  2. Titular berak Klase Pasiboen kredituaren kontura ordaindutako pentsioaren edo pentsio multzoaren zenbatekoa, horietako bakoitzari dagokion gehikuntza aplikatu ondoren, 42.823,34 euro urtera mugatuko da. Zenbateko horretan hileroko arrunten zenbatekoa zein dagozkion aparteko ordainsarien zenbatekoa sartuko dira.

Alarguntza-pentsioei dagokienez, seme-alaben araberako gehikuntzak ez dira inola ere kontuan hartuko aurreko paragrafoan ezarritako jasotzeko gehieneko muga aplikatzeko.

Titular berak Klase Pasiboen pentsio bat edo hainbat pentsio eta pentsio publiko bat edo hainbat pentsio publiko jasotzen baditu, Klase Pasiboen pentsioaren edo pentsioen multzoaren balioak titularrak jasotzen dituen pentsio publiko guztiekin duen proportzio bera gordeko duen muga izango du, 42.823,34 euro urteko zenbatekoa kontuan izanda.

Muga (L) honako formula honen bidez zehaztuko da:

           L=P/T x 42.823,34 euros anuales

«P» Klase Pasiboen pentsioak edo pentsioek 2022eko abenduaren 31n lortutako urteko balio teoriko osoa da, eta «T» aurreko zenbatekoari une berean beste pentsio publiko guztien urteko balio osoa gehitzearen emaitza da.

  1. Aurreko arauei jarraituz kasu bakoitzerako pentsio baten gehienezko urteko muga ezarri eta gero, pentsiodunek, urterokoa kontuan hartuta eta legeria aplikagarria jarraituz, jasotzeko eskubidea daukaten hileroko arrunten eta aparteko ordainsarien artean banatuko da muga. Horretatik eratorritako zenbatekoa pentsioaren titularrak hileroko arrunt bakoitzean eta aparteko ordainsari bakoitzean jaso beharko duen hileko zenbatekoa izango da.

Balioa handitzeko prozedura

Gizarte Segurantzaren Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak 2023. urterako Klase Pasiboen pentsioen balioa handituko du ofizioz, eta horren eragin ekonomikoa 2023ko urtarrilaren batean hasiko da.

Balioa handitzea 2022eko abenduaren 31n eskura dauden pentsio bakoitzaren titularraren datuak kontuan izanda gauzatuko da.

Balioa handitzea behin-behinekoa izango da Administrazioak zenbatekoaren jasotzearen jatorria egiaztatu arte, pentsio baten edo hainbat pentsioren titularrak jasotzen dituen bestelako jasotzeak kontuan izan eta kasu bakoitzean aplikatu behar diren pilaketari eta bateraezintasunari buruzko arauak jarraitu behar baitira.

Gauzatutako balioa handitzea behin betikoa bilakatzean diru-kopuru gehiegi jaso egin dela ikusten bada, pentsiodunak behar ez bezala jaso duen zenbateko guztia itzuli beharko du. Aurrekoari kalterik egin gabe, interesdunak bere aitorpena egitean gezurrezko datuak jakinarazi baditu edo datuak ez baditu jakinarazi, huts egindako erantzukizunei erantzutea eskatu ahal izango zaio

Terrorismo-ekintzengatik jasotako aparteko pentsioak

31/2022 Legearen 38.8 artikuluan ezarritakoaren arabera (31/2022 Legea, abenduaren 23koa, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa), ekintza terroristek sortutako Klase Pasiboen aparteko pentsioak pentsio publikoak eguneratzeko arauetan jasotako arau baztertzaile edo mugatzaileetatik salbuetsita daude.

Aurreko atalean aipatutako pentsioetako bat jasotzeaz gainera 2022eko abenduaren 31n beste nolabaiteko pentsio publikoren bat edo gehiago jasotzeko eskubidea duen pertsona baten kasuan, aipatutako arau murriztaile edo baztertzaileek eragina izango dute aipatutako azken pentsio horietan.