Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Dirección General de Costes de Personal
Sello Excelencia EVAM 200-299, año 2018
Clases Pasivas

Delituen biktimentzako laguntzak

1995eko abenduaren 11ko 35/1995 Legeak ezarrita ditu Espainian egindako indarkeriazko eta doluzko delituen biktima zuzenen zein zeharkako biktimen aldeko laguntza publikoak, delitu horien ondorioz heriotza edo gorputz lesio larriak gertatu direnean, edo osasun fisikoko edo mentaleko kalte larriak. Halaber, laguntzak aurreikusi dira sexu askatasunaren aurkako delituen biktimen alde, nahiz eta delituok indarkeriarik gabe gauzatu.

Urtebeteko epea dago honelako diru-laguntza eskatzeko, delitua gertatu zen egunetik aurrera zenbatzen hasita; alabaina, genero-indarkeriaren biktimen kasuan, hiru urtekoa izango da epe hori, 1/2004 Lege Organikoaren 23. artikuluan ezarritakoarekin bat. Epe hori eten egingo da zigor-arloko prozesua abiarazten denean, eta berriz irekiko da ebazpen judizial irmoa dagoenean.