Gobierno de España. Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. Secretaría de Estado de la Seguridad Social y Pensiones - Dirección General de Ordenación de la Seguridad Social
Administración Presupuestaria

Zerbitzu-karta 2019ko konpromisoen jarraipen-koadroa

Zerbitzu-kartan aitortutako konpromisoen betetze-mailaren etengabeko kontrola burutuko da, xede horrekin ezarritako adierazleak baliatuz

KonpromisoaAdierazlea2019
Erretiro-pentsioak erretiratu eta hurrengo hileko nominan ordainduko dira. Espedientea osorik dagoenean eta baldintzak betetzen direnean aktiboaren zenbatekoa jasotzen den eta pentsioa jasotzen den artean etenik egongo ez dela bermatzen dugu.Erretiroaren ondorengo hilean ordaindutako erretiro-pentsioen portzentajea99,49%
Familia-pentsioak, funtzionario zibilek eragindakoak, pentsioaren eskaeraren hurrengo hilean edo eskatu den dokumentazioa jaso eta hurrengo hilean ordainduko dira. Pentsioaren eskaera dataren edo eskatutako dokumentazioaren jasotze dataren ondorengo hilabetean ordaindutako familia-pentsioen portzentajea93,95%
Pentsio militarrak, Defentsako Ministerioak onetsiak, pentsio militarraren dokumentazioa jasotako hileko nomina berean edo hurrengo hilekoan ordainduko dira.Pentsio militarraren dokumentazioa jasotako hilean edo hurrengo hilean ordaindutako pentsio militarren portzentajea99,78%
Idatziz egingo diren galderak zentroan jaso eta 7 eguneko epean erantzungo dira.7 laneguneko epean erantzundako idatzizko galderen portzentajea95,72%
Posta elektronikoz jasotako galderak 5 eguneko epean erantzungo dira.Posta elektronikoz 5 eguneko epean erantzun diren galderen portzentajea98,34%
Erantzundako telefono-deien itxaronaldia ez da 5 minutu bano gehiago izango. Linea ase dagoenean, deia pixka bat beranduago errepikatzeko adieraziko dion mezu bat jasoko du erabiltzaileak.5 minutuz baino gutxiago itxaron ondoren erantzundako deien portzentajea99,86%
Aurretiko hitzorduak, pertsonalki etorkizuneko pentsioari buruzko informazioa jasotzeko, gehienez 15 egun balioduneko epean emango dira, herritarrak beranduagoko egun baterako hitzordua eskatzen duenean ezikGehienez 15 egun balioduneko epean emandako aurretiko hitzorduen portzentaia, herritarrak hitzordua beranduagoko egun baterako eskatzen duenean ezik100 %
 Kexei eta iradokizunei 10 laneguneko epean erantzungo zaie.10 laneguneko epean erantzundako kexen eta iradokizunen portzentajea100%
Klase Pasiboen webgunean jasotako eduki berriak lanegun batean argitaratuko dira, egiazko informazio eguneratua edukitzeko Hartu eta lanegun batean elektronikoki argitaratutako edukien eguneraketen portzentajea98%